info@teraicosmetica.com
Entregatzea 24-48 ordu | Bidalketa doan 35 eurotik aurrea
Search
carrito

Doako lagina: Terai Mature Skin Seruma: ALMA SABIA

0,00

Bezero bakoitzak, gehienez 4 lagin-unitate eska ditzake, soilik bidalketa-gastuak ordainduz. Doako laginek 1,5 – 5 gramoko kantitatea dute, produktuaren arabera.

Alma sabia oso jariakorra den eta arrosa-usain leuna duen azal heldurako serum bat da. Zure krema hidratatzaile edo nutritiborako osagarri ezin hobea da, eta egunez zein gauez erabil daiteke. Landare-olioetan, lore-uretan, aterakin botanikoetan eta Batch loreetan oinarrituta dago, larruazal osasungarri eta zaindua  lortzeko.

Alma sabiak dituen aktibo botanikoek zimurren eta orbanen aurka egiteaz gain, azalaren tentsioa hobetzen laguntzen dute, hórrela denboraren joanaren ondorioei aurre egiteko aliatu bikaina bihurtuz. Gainera, formulazioan ahabi-olioa sartu dugu, horrela pantailetako argi urdinaren erradiazioaren aurka babestuz.

Eta hau guztia, gure oinarrizko filosofian dauden Bachen Loreez eta Ayurvedaz ahaztu gabe. Alma Sabia ezin hobea duzu arin, orekatua eta orainarekin edo iraganarekin  adiskideturik zaudela sentituz, etorkizuna itxaropenez begiratzeko. Harmonian sentituko zara, eta zure azalak ere ongizatea transmitituko du.

Osagai ekologikoak, beganoentzat egokia eta dermatologikoki testatua azal sentikorra duten gizakietan.

¿Cómo lo logra?
  • Griffonia-hazien estraktuak eta piku txumboaren olioak eragin tenkatzailea dute larruazalean.
  • Margaritaren estraktuak orbanak erasotzen ditu tirosinaren jarduera inhibituz eta melaninaren estimulatzaileak erabiliz.
  • Hautatutako landare-olioek 3,6 eta 9 omega dute, larruazalaren hesi-funtzioa sustatzen dute eta larruazal elikatua eta hidratatua sortzen dute.
  • Arrosa demaszenoen urak eta bisabololak efektu tonikoa, lasaigarria eta birsortzailea dute.
  • Ahabi-olioa antioxidatzaile boteretsua da, eta argi urdinaren babesle gisa jarduten du. Argi urdinak deshidratazioa, zimurrak eta orbanak eragiten ditu.
  • Bidens pilosaren aterakina, filosofía ayurvedikoan ere erabilia, erretinolaren alternatiba naturala da.
  • Hautatutako Bachen loreen sinergiak, onarpena, lasaitasuna eta positibismoa sustazen ditu eta osasun hunkigarria lortzen laguntzen du.
  1. Aurpegi garbiarekin, goizean zein gauean, masaje zirkular leun batekin seruma aplikatu.
  2. Produktuaren sentsazio freskagarriaz eta osagaien sinergiaren babes-ekintzaz gozatu.
  3. Ireki adimena Bachen Loreen ekintza holistikora .
  4. Begiratu zeure burua ispiluan, irribarre egin, arnasa sakon hartu eta airea botatzen duzun bitartean “Burua goian dudala bizitzan zehar nabil”

Rosa Damascena lore-ura*, Griffonia Simplicifolia hazien erauzpena, Ricinus Communis hazien olioa* Vaccinium Myrtillus hazien olioa, Bellis Perennis loreen erauzketa*, Opuntia Ficus-Indica hazien olioa*, C14-22 alkoholak **, poliglizeril-10 lauratoa **, Astrocaryum Murumuru hazien gurina, Bidens Pilosa extract, Gossypium Herbaceum hazi olioa, Linum Usitatissimum hazi olioa, Bisabolol*, Leuconostoc/errafauaren erro hartzidura iragazkia, glizerina*, Helianthus annuus hazi olioa*, Rosmarinus Officinalis hosto-azido benzobikoa*, azido benzobikoa*, Azido+, benzil alkohola+, C12-20 alkil glukosidoa **, glizeril estearatoa **, zetearil alkohola **, azido estearikoa**, sodio lauroil glutamatoa **, Aqua, azido zitrikoa, xantana goma, tokoferola, fenetil alkohola+, alkohola*( Bach loreak).
*Jatorri organikoko osagaia.
** Landare jatorriko emultsionatzailea.
+ECOCERT onartutako kontserbatzailea
Osagaien %99 jatorri naturalekoak dira, osagai guztien %83 nekazaritza ekologikotik datoz.

  • Modu eraginkor eta osasungarrian zaindu nahi baduzu zeure burua
  • Denborak zure azalean izan dezaken eraginak kezkatzen bazaitu.
  • Zimurrak, orbanak edo biguntasuna badituzu.
  • Denbora asko ematen baduzu pantaila baten aurrean.
  • Testura jariakorreko kremak, krema freskoak eta erraz xurgatzekoak gustatzen.
  • Usain gutxiko kosmetikoak gustoko badituzu.
  • Iraganarekin sustraituta bazaude eta jarraipen negatiboen motxila kendu nahi baduzu.
  • Ingurumenaren babesak  eta animalien eskubideak defendatzeak kezkatzen bazaitu.

Reviews

There are no reviews yet.

Be the first to review “Doako lagina: Terai Mature Skin Seruma: ALMA SABIA”

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Valoraciones de clientes

Reviews

There are no reviews yet.

Be the first to review “Doako lagina: Terai Mature Skin Seruma: ALMA SABIA”

Your email address will not be published. Required fields are marked *

No te olvides de pedir tus muestras gratuitas

Carrito0
There are no products in the cart!
0
BUscar
×
Abrir chat
Si tienes alguna duda, pregúntanos. ¡Te ayudamos encantadas!