DESCANSO: Aurpegiko azal gorriturako elixirra 30 ml

39,90

Edukiera: 30 ml

Elixir arina, erraz zabaltzen eta xurgatzen dena, gorrituta dagoen azala osasuntsu zaintzeko ezin hobea.

Landare olio esentzialen sinergian oinarrituta; osagarri hauek arintasuna, freskotasuna, lasaitasuna, nutrizioa, bizitasuna, berrindartzea, orbaintzea eta denboraren erasoarekiko babesa ematen dute.

Tenkatuta duten azala, eta tenperatura aldaketekin… sutan jartzen zaien azala duten pertsonentzat egokia. Bakea eta harmonia eta atseden une bat oroitzeko egokia da. Bere belar lurrin freskoak lasaitu eta barre egiten lagunduko dizu. Bakea eta lasaitasuna nagusi den maila goren batetara eramango zaitu. Ongi sentituko zarenez, zure azalak ere ongizatea transmitituko dizu.

Osagai ekologikoak, beganoentzat egokia eta gizakietan dermatologikoki frogatuta.

Aproposa da

  • Zure burua era osasuntsuan zaindu nahi baldin baduzu.
  • Beroa eta deserosotasuna sentitzen duzu azalean.
  • Errosazea edo zonalde gorrixkak dituzu azalean.
  • Azalean agertzen diren denboraren arrastoez arduratzen hasi bazara.
  • Erraz xurgatzen diren olioak edo serum-ak gustoko dituzu.
  • Usain freskoak eta lore usainak atsegin dituzu.
  • Zure azalak eta zuk zeuk atsedena behar duzue.
  • Ingurugiroak eta animalien babesak kezkatzen bazaituzte.

Onurak

  • Belar olioetatik jasotako omega 3, 6 eta 9k azido esentzial gantzatsuaren kontzentrazio altua du. Honek azalaren zaintza eta babesa sustatzen ditu.
  • Sesamo- eta kalofilo-olioak , zirkulazio-propietateak dituenak, freskotasuna ematen du eta kongestioa arintzen du.
  • Macadamia-olio kantitate handia. Olio hau azido palmitoleikoaren iturri aparta da. Horren galera larruazalaren zahartzearekin lotuta dago. Gainera, macadamia-olioa azido oleikoan aberatsa da eta eguzkiak eragindako larruazaleko zahartzetik babesten du.
  • Borraja-olioek eta perilla-olioek larruazaleko hanturak arintzen dituzte. Gainera, bitamina eta aminoazido ugari dituzte larruazala zaintzeko oso egokiak direnak.
  • Hautaturiko olio esentzialek, geranioa, izpliliku, arrosaren makila eta salbia, propietate lasaigarriak, orbaintzaileak, irmotasuna ematekoak eta konpontzaileak dituzte. Arrosaren makila-olio esentzialak zelula-bizigarri indartsua den linalol ugari du, .
  • Geranio- eta arrosaren makila-olio esentzialek irmotasuna handitzeko eta gaztetzeko eragina izaten dute.
  • Geranio-olio esentzialak propietate tonikoak, astringenteak, hantura kontrakoak eta analgesikoak ditu.
  • Bergamota-olio esentziala maitasunarekin, ongizatearekin eta ausardiarekin lotuta dago. Emozio toxikoak atzean uzten eta zoriontasuna ekartzen laguntzen du.
  • Hautaturiko olio esentzialen sinergiak lasaitasuna eta emozio-osasuna lortzen laguntzen du.

Sentituko duzu

  • Zure larruazala elikatuta, arinduta eta orekatuta sentituko duzu.
  • Bere lore-lurrin natural eta freskoak irribarrea aterako dizu eta zure inguruak zuregan lasaitasun-aura berri bat nabarituko du.
  • Zure larruazalean gustura zaudela eta harekin konektatuta sentituko duzu.
  • Zure azalak osasuna eta ongizatea transmitituko duela nabarituko duzu.
  • Bertoko merkataritza artisaua laguntzen duzula pentsatzeak beteta sentiaraziko zaitu. Zure osasunaz eta ingurugiroaz arduratzea filosofiatzat duen proiektu bat sustatuko duzu.

Nola erabili?

  • Aurpegia hezetu.
  • Kantitate txiki bat ezarri goizean eta/edo gauean masaje leun batekin.
  • Osagaien sinergiaren babesle eta leungarriaz gozatu.
  • Aromaterapiaren eta ayurveda-ren akzio holistikora zabaldu zaitez.
  • Begiratu ispiluan eta errepikatu hiru aldiz “irribarre honekin, txapelduna naiz”.
  • Aholkua:
    Bera bakarrik edo gure krema hidratatzaileekin konbinatuta erabili daiteke zure larruazalaren beharren arabera.
    Egunez erabili daiteke eguzkitan ez bazaude, edo baita gauez ere.
    Egokiena da erritu desberdinak egitea eta aukeratu zeuri hoberen doakizuna.

Ingredientes

Sesamum indicum (Sesame) Seed Oil*, Perilla ocymoides Seed Oil*, Borago officinalis (Borage) Seed Oil*, Macadamia ternifolia (Macadamia) Seed Oil*, Calophyllum inophyllum (Tamanu) Seed Oil*, Parfum**, Tocopherol (Vit. E), Helianthus annus (Sunflower) Seed Oil & Rosmarinus officinalis (Rosemary) Extract*, Linalool***, Citronellol***, Benzyl Benzoate***, Geraniol***, Limonene***, Citral***.
* Ingredientes de origen ecológico.
** Sinergia de aceites esenciales ecológicos.
*** Componentes naturales de los aceites esenciales.

Reviews

There are no reviews yet.

Show reviews in all languages (3)

Be the first to review “DESCANSO: Aurpegiko azal gorriturako elixirra 30 ml”

Your email address will not be published. Required fields are marked *