AGUA Y TIERRA: Aurpegiko krema azal arruntarentzat 50 ml

38,90

Edukiera: 50 ml

Oso ukitu arina duen krema hidratatzailea, erraz zabaltzen eta xurgatzen dena. Poro irekia duen azala modu osasungarrian zaintzeko ezin hobea.

Landare olio esentzialetan, ayurvergo belarretan eta Bach loretan oinarrituta dago; osagai hauek hidratazioa, nutrizioa, bizitasuna eta denboraren erasoarekiko babesa ematen dute.

Pertsona egonkorrentzat egokia, bizimodu lasaia dutenak eta besteekiko harremanak gogoko dituztenak. Bere landare lurrin naturalak, familiarteko giro xarmangarrian murgilduko zaitu, non zure buruarekin eta ingurugiroarekin gustura egongo zaren. Lasai egongo zara, ondorioz larruazalak ere ongizatea emango dizu.

Aproposa da

  • Zure burua era osasuntsuan zaindu nahi baldin baduzu.
  • Azal mamitsua eta poro irekiak badituzu.
  • Erdi mailako hidratazioaren eta nutrizioaren beharra baduzu.
  • Azalean agertzen diren denboraren arrastoez arduratzen hasi bazara.
  • Krema arinak eta xurgatze errezekoak atsegin badituzu.
  • Lurrin naturalak eta belar lurrinak gustoko badituzu.
  • Pertsona orekatua, lagunen-laguna edo/ta erromantikoa bazara.
  • Ingurugiroak eta animalien babesak kezkatzen bazaituzte.

Onurak

  • Azala indartzen eta azaleko garraztasuna orekatzen duen jojoba olioa du ehuneko altuan.
  • A bitaminan oso aberatsa den albertxiko kopuru handia du. Hainbat ezaugarri onuragarri ditu; tonikoa, elikagarria, leungarria, indargarria eta lasaigarria da.
  • Antioxidatzaileak, erregeneratzaileak eta leungarriak diren oliba oliozko eta “calofilo”zko edukia du.
  • Belar olioetatik jasotako omega 3, 6 eta 9k azido esentzial gantzatsuaren kontzentrazio altua du. Honek azalaren zaintza eta babesa sustatzen ditu.
  • Brahmi hautsak akzio indargarria ahalbidetzen du.
  • Bach loreen, olio esentzialen eta Ayurveda estraktuen sinergiak akzio holistiko orekatua dakar; sosegu eta lasaitasuna, garbitasun espirituala, egoera zailetan egokitzea, ziurtasuna, energia negatiboen aurrean babesa, zaurien orbaintzea eta energia emango dizkizu.
  • “Rosalina, fragonia, picea mariana eta mirto verde” olio esentzialen konbinazioak, azal estresatua arintzen du eta propietate suspergarriak ditu.
  • Bach loreen, olio esentzialen eta Ayurveda estraktuen sinergiak motibazioa lortzen eta aktibatzen, zama bezala bizi dituzun sentimenduak orbaintzen eta zure esentzia garbitzen lagunduko zaituzte.

Sentituko duzu

  • Zure azala hidratatua, ongi elikatua eta mamitsu nabarituko duzu.
  • Bere belar lurrin naturalari esker, zurekin, zure ingurunearekin eta naturarekin orekan zaudela nabarituko duzu.
  • Zure azalak osasuna eta ongizatea transmitituko duela nabarituko duzu.
  • Bertoko merkataritza artisaua laguntzen duzula pentsatzeak beteta sentiaraziko zaitu. Zure osasunaz eta ingurugiroaz arduratzea filosofiatzat duen proiektu bat sustatuko duzu.

Nola erabili?

  • Goizez edo/ta gauez azal garbiaren gainean produktuaren kantitate txiki bat zabaldu masaje leunak emanez.
  • Kremak ematen duen sentsazio freskagarriaz eta osagaien sinergiak eragindako babes akzioez gozatu.
  • Bach loreen, aromaterapiaren eta ayurveda-ren akzio holistikora zabaldu zaitez.
  • Begiratu ispiluan eta errepikatu hiru aldiz: “zaila da baina aktibatzea lortuko dut!”.

Reviews

There are no reviews yet.

Show reviews in all languages (2)

Be the first to review “AGUA Y TIERRA: Aurpegiko krema azal arruntarentzat 50 ml”

Your email address will not be published. Required fields are marked *